Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-12-21 Errenteria Jaialdia
Conducteur/trice
Kazabon, Antton
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zure alaba ezkondu eta biharamunean haren logelara sartu zara. Ohe gainean eserita zaudela, zer datorkizu gogora?

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alde batera gertaera hontan
badadukagu zer poztu,
geronek berdin egin genula
hori ez diteke ahaztu.
Etorkizuna bide hortatik
ziurtatzen da hain juxtu,
kabi epela maitatu arren
bat-batean zaigu hustu,
bizimodua holaxe da-ta
horrek bueltarik ez du. (bis)

Nik banekien hori gertatu
zitekeela egun baten,
sendi batean betirakoak
ez baikerade izaten,
bestela gure etorkizuna
hortikan diteke eten.
Hainbat urtean itxaron eta
hori gertatu da aurten,
ia guraso txalogarriak
gero izaten zeraten! (bis)

Era hortara ikasi genun
guk fameli baten berri,
hortikan kanpo zoriona ere
izan genezake urri.
Bejondaizula ala maite,
bide onez zera jarri!
Mundu honetan ikusten degu
hainbat gauza negargarri,
hau konponduko diguten haurrak
ahalik azkarren ekarri! (bis)