Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-11-07 Ataun Jaialdia
Conducteur/trice
Aizpurua, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bihar dira hirurogeita hemezortzi urte Muxarro bertsolaria hil zela. Xenpelarren ondoan egin zen famatu, izan ere biek Errenteriako oihal lantegian egiten zuten lan. Nonbait erretzea debekatua zegoen, eta Muxarro izkutuan pipari tiraka ari zela, Xenpelar etorri zitzaion enkargatu paperean kargu hartzera. Ordukoak dira "Aizak hi mutil mainontzi" bertso ezagunak. Denbora asko igaro da, baina hemen ditugu Xenpelar Peñagarikano eta Muxarro Lizaso. Hortxe harrapatu dute Muxarro berriro ere zigarroa erretzen.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
KOPLEN MULTZOA

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  KOPLEN MULTZOA 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Berdin gaur, bihar ta etzi,
kasik ezin det sinetsi,
lehenago ere erretzen eta
orain ezin utzi,
baizik lehengoari eutsi
ta nik zenbat pazientzi!
Giza legea nola behar dan
ezin erakutsi. (bis)

S.Lizaso:
Akabo hil ez bagina,
honen sermoia, jakina!
Berriro ere enkargatuak
hartu nahi dit gaina,
bainan domatu ezina
bizioaren ordaina,
oraindik ere zeurekin dezu
gaztetako grina. (bis)

Peñagarikano:
Ez zendun egin nahikua,
ordun alajangoikua!
Lehenago ere kaikua eta
oraindik kaikua.
Pizten du mentekristua
eta berebizikua.
Zu zeralako daukagu lana
guztiz toxikua. (bis)

S.Lizaso:
Erretzea da kalteko,
hori dauka esateko;
galerazten dit baina ez diot
hitzikan beteko.
Erre batanaz besteko,
auzokoak kutsatzeko,
bestela ez zendun motiborikan
hain berde izateko. (bis)

Peñagarikano:
Hau berdin aste eta jai;
hau beti dabil nolanahi,
bere ondoan egoterikan
inortxok ez du nahi.
Beti puruaren usai
eta gu beraren etsai;
lana egiten ez zun ikasi
baina erretzen bai. (bis)

S.Lizaso:
Neurria hartuaz gauzai,
ni beti erretzeko zai;
enkargatua aldamenean,
beti nere etsai.
Hala ere nago lasai
neurria hartuaz berai.
Lana egiten ez zun ikasi,
lana ematen bai. (bis)

Peñagarikano:
Zuk dadukazun figura
eta langile itxura!
Ta erretzea galeraztea
danok dugu gura.
Beti purukin kantura
eta zenbat abentura!
Ta txarrena da erretzen dula
enpresan kontura. (bis)

S.Lizaso:
Hau enpresaren saltsakin
hizketan ari zaigu fin,
neure kontura erretzen ditut,
ez izan ezjakin.
Fiatu ezkero zurekin,
agur puru onenakin,
puru berriak egin beharko
arto-bizarrakin. (bis)