Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-07-25 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-07-25 Aia Jaialdia
Conducteur/trice
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Joxe
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Santiago auzoko eliza lehengo aldean dotore dago orain, auzolanean konpondu baitute. Bertako erretorea, On Manuel, ordea, eritetxean dago gaixorik.

Description

Air
Bihotz gureko Tolosa zaharra
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-07-25 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beraz orduan gaixorik dago
zuen artzaioan laztana;
seguru nago bailera denak
hartuko zuala pena.
Gizarajoai bialiozute
medikurikan onena
eta gaitz hori ez dedila izan
sendatu ezin leikena!

Zuk esan dezun ermita hori
lehen zegon oso xahartua;
esan didate jarri dutela
oain ederki apaindua.
Lorik ez zazu gaixorik galdu
zuk apaiz bedeinkatua!
Bailera hontan badadukazu
oaindik zenek lagundua.

Sendatu arte egon zaitea
ohi xuriaren gainian,
nork kargu hartu seguru nago
badezu aldamenian.
Santiagoko bailera hontan
entzun det eginahalean:
omenaje bat eingo dizute
sendatzen zeradenian.