Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-08-14 Gabiria Jaialdia
Conducteur/trice
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Monja bat haiz. Gaur hondartzan, gonak altxaturik belaunetaraino sartu eta hankak bustitzen habilela, Jainkoaren deia entzun duk.

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batetik nahi ta bestetik ezin,
orain nago txarrenian;
aspalditxoan hondartza ertzean
turista baten planian.
Ene Jainkoa, jarri zatzaizkit
haserre-haserrenian,
eta oraindik nere abitoak
dauzkat belaun barrenian;
nola arraio jarriko zera
galerna datorrenian? (bis)

Osasunari on egin nahi ta
itsas ertzera joana;
"joanete horiek zaindu itzazu",
medikuaren esana.
Ez da abito bilakatuko
gonak altxatzeko plana;
ene Jainkoa, ez det gehiago
gonaik altxako, laztana!
Zer freskaturik ez da izaten
inoiz berotu ez dana. (bis)

Ez naiz Basingger, Igarteburu,
Rosario edo Lolita;
"uretatikan atera zaitez"
esan didazu "monjita".
Inola ere alperrikako
Jainkoa zure errita;
eduki dezun joera hori
ez da batere polita.
Zure semea ospetsu egin zen
ur gainean ibilita. (bis)