Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
Bertsoa entzun |
1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Txorrotxa nago baina
ni ez naiz amutsa,
ta gaitasuna badut,
ez naiz hezur hutsa;
ez pentsa ni naizenik
zakurraren putza.
Hau jakitea nator
gaurkoan honuntza:
zertan da egokiena
nik dedan gorputza? (bis)
Telleria:
Galderak beharko du
bai errespetoa,
agian publikoan
ez da esatekoa,
baina jakinminari
kendu nahi betoa,
goia argala eta
mehe gerripekoa...
Deporterako ez du
gorputz konpletoa. (bis)
Peñagarikano:
Nahiz ta ibiltzen dedan
mila zalaparta,
hiruita hamabost kilo,
fisiko aparta!
Gorputza egokia
ta arina karga;
bene-benetan diot,
ez dizut jo arpa:
nik apurtu al dezaket
Romingerren marka? (bis)
Telleria:
Marka apur dezakeen
etorri zait galdez;
berak horren ezetza
jakingo du aurrez.
Elbi-hiltzaile gisa
pelotan ezkerrez,
bizikletan jarrita
hor dabil aldrebes.
Kirolaren ametsak
zuk utzi mesedez. (bis)
Peñagarikano:
Nere azido uriko
ta kolesterola;
gasolina bezela
zainetan odola;
asko nekatzeak'e
bate ez dit ajola,
muestrako hemen daukat
eskubiko bola.
behingoz esan zaidazu
sasoian nagola. (bis)
Telleria:
Mikroaren aurrean
goikora jaikita
zera gogoratzen zait
bera ikusita:
Begira egoteko
du gorputz polita,
behin Izaxkuni eta
Gemari bisita;
segi zazu bertsotan
kirola utzita. (bis)