Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1996-07-16 Alegia Jaialdia
Conducteur/trice
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Alkateak bota du bandoa: "Kotxe zikinak erabiltzea debekatzen da; hala egiten duenak bost mila duruko isuna ordaindu beharko du". Imanolek kotxea garbi ibiltzen du beti, garbia garbitzen ibiltzen den horietakoa dugu; Lizasok, berriz, ez du bere kotxea inoiz garbitzen. Zer iruditzen zaizue alkatearen bandoa?

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Jende guziak bazekin aurrez
gizon txukuna nintzala;
nere txokoa brillo batean
erabiltzen det ahal dala,
bainan guziak ez gera berdin,
hori da gauza tamala.
Zikinkeria maite duenak
multa ordaindu dezala. (bis)

S.Lizaso:
Alkate jaunan agindu hori
ez ote dago xelebre?
Irakurketan konponbidea
jarri xuabe-xuabe:
esaten dute "herriko urai
kontu eiten bazaio hobe";
kotxea nola garbituko det
urikan gastatu gabe? (bis)

Lazkano:
Alkate jauna zikinkeria
ikusita ez da ondradu,
izanez ere herri on batek
txukuntasuna ondra du.
Honen kotxea ikusi eta
bost mila duro bota du,
hamarrera ere jio lezake
txoferra ikusten badu. (bis)

S.Lizaso:
Alkate jaunak bando xahar hori
iragarri du propio;
agintaria bera degunez
kaso egin behar zaio.
Bost mila duro neretzat multa,
hartu behar det serio;
barkatu baina nere kotxeak
hainbeste ez du balio. (bis)

Lazkano:
Ikusten danez Xebastian hau
kotxe merkeakin dago;
hainbat balore ez baldin badu
honen itxurak akabo.
Lehengo erara berriro ere
ni gauz bat pentsatzen nago:
kotxeak soilik bost mila duro,
txoferrakin gutxiago. (bis)

S.Lizaso:
Ez da egia, oraindik behintzat,
nik ez dadukat hainbat gaitz
eta nolabait gainditu behar
datozkidan hainbat ekaitz.
Ez dadukana daukanarekin
konpondu egiten da maiz,
beraz, nerea aparkatu ta
zurean ibiliko naiz. (bis)

Lazkano:
Hau ez da gero zorakeria!
Hau ez degu gorrotua!
Herriarentzat ederra baita
txukunkerizko kontua.
Gauza bat dago benetan garbi:
alkatea ez da tontua;
berriro ere berarentzako
degu Lazkanon botua. (bis)

S.Lizaso:
Seguru asko ibiliko da
bera're gauz horren bila,
baina ni ere gauzak asmatzen
beti izan naiz abila;
besten kotxea zikintze hori
nola ez degun lan zaila,
multa egitera alkateana
joan dadila aguazila. (bis)