Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-05-04 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", German Meabebasterretxea

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1996-05-04 Mutriku Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Azkue, Juantxo
Ugarte, Arantza
Bertsolaris / Auteurs
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Meabebasterretxea, German
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Istripua izan da eta Meabe DYAkoa eta Loisisaletxe Gurutze Gorrikoa hor joan dira istripua izan den lekura. Biak batera iritsi dira eta zauritu bakarra dago. Zeinek eramango du?

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entités
DYA
Gurutze Gorria

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-05-04 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", German Meabebasterretxea

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Meabe:
Gure lanean guk jartzen degu
berebiziko arreta;
DYA aldeko postuan gaude
prestatuta ta beteta.
Lekura orain iritsi gera,
ta hau da mutilan treta!
Eridu hau nirea dezula
lehenago iritsi naiz-eta. (bis)

Loidisaletxe II:
Nere bidaia ez dedin joan
inolaz ere hutsea,
berehalaxe saiatuko nauk
erabakitzen trantzea.
Bi anbulantzi ta zauritu bat
hauxen dek hauxe letxea!
Nik zauritua eramango dit,
hik eraman zak kotxea. (bis)

Meabe:
Nere ondokoak momentu hontan
hau da daukan pikardia!
Iruditzen zait egia esanda
hori dala gehiegia.
Soluziua emango dizut
eta ez al da egia?
Zuk hartu zazu erdia eta
nik hartuko det erdia. (bis)

Loidisaletxe II:
Bainan hor ere sortu zaiguk
ez zekiat zenbat lata!
Nere ustetan ez dek hautatu
oso erabaki aparta.
Orain zertako hemen hasarreu?
Zertako guk gaizki kanta?
Hoi egiteko hobeto diau
itsas erdira botata. (bis)

Meabe:
Zuk eman dezun arrazoiari
alferrik zertan erantzun?
Erido gutxi izaten degu,
suerte txarra da egun.
Alfer-alferrik bide ertzean
gure era honetan jardun.
Ia hurrena istripu baten
erido gehio daukagun. (bis)

Loidisaletxe II:
Behin honezkero hutsik ez noa,
nola nei ez zait inporta.
Alferrikako bidaia hoiek
benetan ditut gorrota
ta berehala konpondutzeko
bion arteko konplota,
besten bat behera bota dezagun
makilaz buruan jota. (bis)

Meabe:
Egia esanda ez zu eta ez ni,
ez gaude orain lorean;
etorri gera sirena piztu
eta kriston adorean,
ta gure lana beteko degu
oso era dotorean:
zu sartu zaite nerean eta
ni sartuko naiz zurean. (bis)

Loidisaletxe II:
Horrela ere gure auzia
ez da konponduko bate;
norbait entregau beharra dago
lan hau nahi badegu bete.
Hemen daudenek dirudienez
zauri txarra ez daukate.
Beraz, goazen gu kafia hartzera
beste bat zauritu arte. (bis)