Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1996-08-16 Albiztur Jaialdia
Conducteur/trice
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Mendizabal, Mikel
Exercice
Binaka gai-librean puntutan
Sujet proposé
Gai librean

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria:
Joxe oso sasoiko
ez ote zabiltza?
J.Agirre:
Rubia horrekin det
sekulako ditxa.
Telleria:
Ate askotan sartu
nahi zenduke giltza,
J.Agirre:
nahiago nuke askoz
gehiotan balitza.

J.Agirre:
Pentsatu orandik giltza
nik ona dedala,
Telleria:
baina señora hasarre,
a zer martingala!
J.Agirre:
Badakit zarrail danetan
ondo etortzen dala;
Telleria:
Mikela urruti dago,
gauza printzipala.

Telleria:
Etxean eskasian da
kanpora begira,
J.Agirre:
gehio're nere moduan
ibilitzen dira.
Telleria:
Aitona inbiriakin
urtutzen ari da,
J.Agirre:
ta zuk sufritu ezin,
txarrena hori da.

J.Agirre:
Aitonak badauka orandik
beraren lekua,
Telleria:
esperantza badu baina
falta talentua;
J.Agirre:
etxekua baino nahiago
aldamenekua,
Telleria:
ez da hori andreak
kontatutakua.

Telleria:
Andrea entzuten zegon
telefonotikan,
J.Agirre:
Sorgin madarikau hori
aldamenetikan!
Telleria:
Gaur Eroskitik etorri
omen da korrikan;
J.Agirre:
gure etxean ez dago
horren beharrikan.

J.Agirre:
Sinistu, aspalditik
dago sobratua,
Telleria:
hori kontatutzeko
hau pulamentua!
J.Agirre:
Nere hartzekuak dago
ondo kobratua,
Telleria:
etxera juandakuan
daukazu tratua.

Telleria:
Hantxe edukiko dezu
eskoba hartuta
J.Agirre:
ia ipini nahirikan
bildurra sartuta;
Telleria:
ohera joango zera
bapo kizkurtuta,
J.Agirre:
nik nahio det rubiari
lepotik helduta.

J.Agirre:
Zerbait ez al deu izango
berdekeritikan?
Telleria:
Hori jakin behar zendun
zuk lehenagotikan;
J.Agirre:
zuk ere segitzen dezu
nere haritikan,
Telleria:
zutaz gustatzen bainaiz
neskame izanikan.

Telleria:
Beste biak hor daude
atzean gordeta;
J.Agirre:
hoiek lanik ein gabe
gustora daude-ta.
Telleria:
Hontan buka dezagun
puntutako buelta,
J.Agirre:
beraz, agur eder bana
egingo dute-ta.