Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Lurraren pean sar nindeiteke [Bertsoa]
Lurraren pean sar nindeiteke [Bertsoa]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1897-04-10
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lurraren pean sar nindeiteke maitea zure ahalgez
Bortz phentsamendu eginik nago zurekin egon beharrez
Bortha barnetik zerratu eta gamberan bethi nigarrez
Phentsamenduak airean eta bihotzetikan dolorez
Ene changrinez hilarazteko sorthua zinen arabez.
Oren onean sorthua zira izar ororen izarra
Zure parerik ez zait agertzen ene begien bichtara
Espos laguntzat nahi zintudan erran neraitzun bezala
Bainan zuri ez iduritzen zuretzat aski nintzala
Ni baino lagun hobe batekin Jainkoak gertha zaitzala.
Mariñelak joaiten dira itsasorat untziko
Zuretzat dudan amodioa ez dut sekulan utziko
Charmegarria nahiz ez giren elgarrekilan biziko
Behin maithatu zaitut eta ez zaitut hastiatuko
Ene bihotzean sarthua zira eternitate guziko.
Primaderean zoin den eder choria khantuz kampoan
Amodioak bainerabilka maitea zure ondoan
Charmegarria ez zaitut nahi bortchatu amodioan
Ni changrinez hilikan ere satisfa zaite gogoan
Maluruski aski baduzu bakharrik nihaur munduan.
Lurraren pean sar nindeiteke [Bertsoa]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
1897-04-10
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_000634.jpg |