Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Lasartek Euskal Herriari [Bertsoa] / Manuel Lasarte
Lasartek Euskal Herriari [Bertsoa] / Manuel Lasarte
		
				
		
				Dokumentu-mota: 
		Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak) 
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		 [Aldizkaria]						Argitalpen data: 
		2012-04-13 
						
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
1
Gu zazpi senide ama baten
besotan
Zorionez hazi ginan lur maite
hontan
Ama zu askotan
zaitut nik gogotan
Ta hasi naiz bertsotan
Atsegin osotan
Maitasun gozotan
Zu eskertu asmotan
2
Zazpi senideok elkartuko
bagina
Guk amaren nahia gendukake
egina
Amodio fina
Zer gauz atsegina
Berez datorren grina
Gure maitemina
Beti da berdina
Batu nahi ta ezina
3
O! Euskal Herria politez ta
ederrez
Zu berdintzekorik aurkitzen ez
da errez
Pozaren indarrez
Goxo irribarrez
Bazeundeke ezerrez
Sarritan negarrez
zaude zoritxarrez
Penaz urtu beharrez
4
Agur ta laztan bat Euskal
Herria zuri
Eta goraintziak lagun maite
batzuri
Nahigabe ugari
Sortzen zaigu guri
Hau garbi da ageri
Jaso bihotz hori
Ez bera erori
Ez malkorik ixuri
