Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Malerrekako eguna [Bertsoa] / Alazne Untxalo
Malerrekako eguna [Bertsoa] / Alazne Untxalo
Nom de la strophe:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-05-17
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maldan behera errekak
jositako erresuma
bereizgarria lurretan
duen emankortasuna
erreka harizti eta
pago ugaritasuna
biztanleok bizi dugun
eskualde euskalduna
13 herrik osatzen
dute bailara txukuna
Zubieta dugu jo muga
bertako herri kuttuna
Maiatzak 26an
hitzordu, ospakizuna…
Lehen aldiz ospatuko da
Malerrekaren eguna!
Eskualdeko eguna
iristear dago jada.
Mus txapelketan finala
jokatuko dute hara,
talogileak nola ez
eta baita paellada,
bertsolariak kantuan
tabernatik tabernara,
herri-afaria ere
nahi duenarentzat bada
ta artisauak ikusgai
joan ezkero plazara…
zu irakurle maitea
hurbil zaitez Zubitara
ongi pasatuko dugu
bertan elkartzen bagara