Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Goi tentsioko linea [Bertsoa] / Iñigo Sagastibeltza
Goi tentsioko linea [Bertsoa] / Iñigo Sagastibeltza
Nom de la strophe:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-05-03
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goi tentsioko linea egin
nahiean dabil Gaztela
ta esan gabe energi hori
AHT-k behar duela
gure mendiak utziko ditu
basamortu bat bezela
ze suntsiketa krudela
ezin da ulertu bela
jakin nahi nuke guzti honekin
nork beteko dun sakela
ta okerrena da tren puta hori
beharrezkoa ez dela!
Hondamendi bat itteko prestu
interes batzuen truke
gizarteantzat ezer onikan
lortuko denik ez uste
beharrezkoak diren gauzetan
behintzat dirurik balute
lapurretan hainbat putre
eta polítiko kutre
utzi ezkero berriro ere
nahi dutena ingo dute
nere ustetan guzti honen aurka
altxatu behar genuke!