Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Nafarroako Bertso Eskolen Besta Elizondon [Bertsoa]

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa

Description

Dokumentuan jasotako izenburua
Nafarroako Bertso Eskolen Besta Elizondon
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nafarroako Bertso Eskolen Bestaren hitza da BOTA
Air
Nere gorputza dardarka daukat
Nom de la strophe
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
32
Numéro
567
Pages
8
Date de publication / empreinte
2012-05-31

Nafarroako Bertso Eskolen Besta Elizondon [Bertsoa]

Nom de la strophe:  Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-05-31 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nafarroako Bertso Eskolen
Bestaren hitza da BOTA
ta elkarrekin giro onean
egin nahi genuke topa
ikasturtea akitu dela
jakin gabe azken nota
bertso txar aunitz bota ondoren
balekorik, ozta-ozta
ongi pasatzia, sarea indartuz
da urteroko erronka
pentsatu bezala bota
mailak ez baitu inporta
bihar hazia loratzekotan
erein beharra dago ta
erreinu za(ha)rran errotu dadin
bertsoaren errebolta.

Ekainak 2an, konpetentzia
daukagu The Boss berbera
kontraprograma da Elizondon
eguerdi parte aldera
bisitariei egin ondotik
merezitako harrera
triki poteo berezi batez
izanen du hasiera
bertso xelebre, txou modukoa
‘Komunetik Komunera’
eta gero bazkaltzera
postre luzeaz gainera
bertso besta bat aitzaki hartuz
plan hoberik ba ote da?
aukera izanda, ez etortzean
ongi damutuko zera.