Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia
Conducteur/trice
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok lankideak zarete, egunkari berean lan egiten duzuen lankideak. Zu, Xebaxtian, politika gaiez arduratzen zara; Imanol, eskelez. Egunero bezala, bazkalorduan elkartu zarete, eta egunero bezala, zuen lanaz kexatzen hasi zarete.

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Ezin ukatu irakurria
jendeak dula irensten
ustegabean sartu ohi ditut
hainbat ziri eta ezten.
Politikoek nola ez duten
nere lanikan errezten
askotan zail da haien egiak
eta gezurrak bereizten. (bis)

I. Lazkano:
Gogorra degu politikari
eta honen arpegia
neurri batean onartu leike
baina hau da gehiegi.
Azkenaldian aspertzen ere
ni hasia nago ia
honena beti dena gezurra
nik zoritxarrez egia.

S. Lizaso:
Halabeharrez geure lanean
saiatzen gera bakoitza
ahalik ondoen betetzea da
gizalegean baldintza.
Nahiago nuke nik dudan lana
errezagoa balitza!
Maiz sukaldea aipatzen dute
ta ikuiluan dabiltza. (bis)

I. Lazkano:
Pena asko ta pozetik gutxi
ohi degu nere lanean
bainan gauz bera egin beharra
besterik ezin danean.
Zerbait badaukat pertson bakoitza
jartzen dedana onean
gaiztona ere on bihurtzen da
nik idazten dedanean.

S. Lizaso:
Zure lanaren emaitza beti
iluna bezain tristea
eta nik berriz eman nahi nuke
amesten den albistea
bidean gaude ta espero det
berehala iristea
“Oraingoan bai!” “Oraingoan bai!”
titularra idaztea. (bis)

I. Lazkano:
Bakina batek sala izan nau
“Zer ofizio ergela!
Hik nola kristo idazten diguk
guri hoinbeste eskela?”.
Poz bat badaukat azkenerako
gertatua gertauko dela:
neure eskela idatzi gabe
mundutik juango naizela.