Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Ikasturte bukaera [Bertsoa] / Joanes Illarregi
Ikasturte bukaera [Bertsoa] / Joanes Illarregi
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-06-28
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gizarte, gazte, euskera,
frantzesa eta natura
guztiak aprobatzea
izandu dugu helmuga
ta orain ideia asko
etortzen zaizkit burura
ba, adibidez hondartza,
pistina edota ura
orain pozik sartuko naiz
ur epeletan barrura
nahiz eta gogor lan egin
azkenerako heldu da
kurtsoa bukatu da ta
disfruta dezagun uda.
Aspalditikan gogoak
dauzkat oporretarako
zeren gu gelditu gara
klasez, azterketez bapo
nahiz eta gai batzuetan
ibili nahiko exkaxko
ikasturtetik udara
pozik egin dugu salto
ta kriston gogoak ditut
bertso-udalekutako
ta nola oporrak diren
urte oso baten gako
orain nahiko baditugu
merezi ditugulako.