Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-08-18 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi presoren senideak izango zarete, eta gasolindegi batean egin duzue topo. Zu, Beñat, kartzelatik bueltan zatoz, eta zu, Jon, kartzelara zoaz, bisitan.

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Aste Nagusi egun hauetan
bidai bat urrutikoa
bidean alto gasolineran
gasolina tipikoa
baina alabaren koadrila han da
hain zuzen Donostikoa
haien agurrez ta besarkadez
bete dut depositoa.

B. Gaztelumendi:
Ni beregana goizez heldu naiz
heldu naiz eta akabo
minutu denak beti bezela
azkartxo dira igaro.
Festaz betea da Donostia
jendea gustora dago
baina gu orain behar gaituzte
sekula baino gehiago.

J. Maia:
Behar gaituzte hori hala da
noan esatera aupa!
Festetan ezin kenduaz nabil
distantziak duen marka.
Kartzel horretan ez da porturik
ez eta portuko karpa
baina seguru mantentzen dula
bere espiritu pirata.

B. Gaztelumendi:
Ispiritua beti egongo
zaigu bai beraien jiran
ispiritua barru-barruan
sartuta nola bizi dan.
Ni hurbildu naiz neska-lagunai
maitasuna eman desiran
baina ez dakit nik eman diodan
edo berak eman didan.

J. Maia:
Ordubete bat izan daiteke
Bulebarreko orkesta
ordubete bat bazkalondoko
sofaren gaineko siesta
ordubete bat piraten karpan
atzo egin nuen festa
baina berekin ordubete bat
bezelakorikan ez da.

B. Gaztelumendi:
Baina kanpoan ordubetea
aukeran nuke nahiago
ja hiru urte ziega batean
pasatu dira luzaro.
Orain autoan berriro bueltan
pentsatuz halaxe nago
ateratzeko falta zaiela
ordubete gutxiago.

J. Maia:
Ni aurrerantza joan beharrean
ez da izango kalteko
zuk etxerantza hartu behar dezu
hori're ez da hobeto.
Bide luzeak joan zein etorri
ta erne konduzitzeko
bizirik heldu beharra degu
berriz bueltan etortzeko.

B. Gaztelumendi:
Zu lasai! Kontuz bueltatuko naiz
beti egin dedan antzera
ta zuk indartsu joan behar dezu
anima ezazu bera
eta berriro ohi den legean
laister etorriko gera
askatasunan bide luzean
erregaia ekartzera.