Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-11-05 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-11-05 Sara Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Oronoz, Mattin
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Zabaleta, Eneritz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Amets Larrun eta Eneritz Atxuria.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-11-05 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Nunbait gure artean
muga lehenetsi
ta guk elgartu gabe
ezin dugu etsi
baina beste gauza bat
bada hemen bitxi:
zuk dena polit eta
gauz moderno gutxi
zuri ferrokarrilik
ez zaizu iritsi. (bis)

E. Zabaleta:
Ni’re mendia izan
ta beti umila
aski baitut hemengo
paisaia hurbila.
Zuk nahiago dituzu
ai turista pila!
Nigana ez da heldu
ez ferrokarrila
ez naizelako joan
inoiz bere bila. (bis)

A. Arzallus:
Ta joaiten bazira
ibil zaite kontuz
gero frantsesak heldu
bailitezke kantuz
baina hasten bagira
elgar konparatuz
nik beatzirehun metro
ene kasko altuz
kasik mila ere bai
antena kontatuz! (bis)

E. Zabaleta:
Beraz eskerrak eman
behar antenari
eta hori ezarri
zuen frantsesari.
Zure buruaz pozik
zabiltza kantari.
Zenbat metro ditut nik?
Ez dakit, ugari
ez baitiot so iten
nire xilkoari. (bis)

A. Arzallus:
Hala nola egin duen
ondotik aharrausi!
Nahiz hemendik horrera
ein nezakeen jauzi
nik ez dut erranen nor
den bitan nagusi
baina kantuz ai zinen
xilko eta guzi
nik so egiten dut ta
ezin dut ikusi. (bis)

E. Zabaleta:
Ari gara solasan
biak nahi bezela
gure artean dugu
pikea itzela.
Hala ere uste dut
jarri digutela
muga soberakin bat
ezin zen bestela
argi baita guk biak
nafarrak girela. (bis)

A. Arzallus:
Bai ta egin gaitezen
gu elkarren lagun
bide bateratu bat
jorratu dezagun
muga denak behe laino
muga denak lurrun
eta behingoz Atxuri
Atxuri ta Larrun
ezin da egon hain hurbil
hain hurbil ta urrun. (bis)

E. Zabaleta:
Ahantzirik xilkoa
turista ta trena
hitz batez erran duzu
Larrun maite dena.
Horixe da guk egin
behar genukeena
herri bat izan gaite
gu biak aurrena
ta gero ikusiko
nor den hoberena. (bis)