Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2011-04-16 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
Bertsoa entzun |
2011-04-16 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gabiri aldean nahastu ohi dira
aurrea eta atzea
sukaldariei sarri askotan
erretzen zaie eltzea
ta gertatu da pareja asko
komuneraino sartzea.
Hemen denetik ikusi det nik
bai poltsa ta bai trantzea
baina batzutan hobe izaten da
guztia ez kontatzea.
Entzule pila etortzen dira
ez dira isiltzen bela
aulkiak muitu tragoa eskatu
ibiltzen dira horrela
eta hemendik pasea dago
bertsolarien tropela.
Azkenengoan kantatu zuten
ia onenek bezela
eta gainera Ane Labakak
eraman zuen txapela.