Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Odei Barroso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Lizardi Saria (35. 2011. Zarautz)
Représentación
2011-09-02 Zarautz Sariketa
Conducteur/trice
Zarauzko Bertso Eskola (Motxian)
Gai-emailea
Zubia, Felix
Bertsolaris / Auteurs
Azpiroz Iztueta, Asier
Barroso, Odei
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuen buruaz beste egiten saiatu zarete biok, baina ez duzue lortu. Larrialdi zerbitzuan zaudete orain, elkarren ondoan.

Description

Air
Ludi bizitza abesti gozoz
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Odei Barroso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Azpiroz:
Aldez aurretik whiski bat eta
kubata on bat hartua
zazpigarrengo pisura igo
itxuraz nahiko altua
salta det eta ez naiz akatu
nolakoa den patua!
Zeinek arraio jarri du hemen
pago madarikatua?

O. Barroso:
Zure buruai bota errua
ta ez bota pagoari.
Ustez hiltzea izanen zela
zorionaren atari
hemen esnatu ta ikusi dut
nahiko garbi nahiko argi
larrialditan kableek eusten
diotela bizitzari.

A. Azpiroz:
Andreak atzo utzi ninduen
ta bi semeek ere bai
langabezian nago aspaldi
neretzat egunero jai.
Nere pagoa aipatu det lehen
ta oraingo honetan ai
adar hontatik zintzilik ez det
askoz gehiago segi nahi.

O. Barroso:
Baina adarrak ekar dezake
zure ta bere haustura
lehen ez ginen pozik ibilki
orain ez gaude gustura
estu ta larri nago hementxe
ta bat-batean barrura
neska-laguna espero eta
erizaina agertu da.

A. Azpiroz:
Ospital hontan kaso ugari
a ze nolako trantzea!
Alboko gelan neska bat hilda
familian gurutzea.
Gure bizitza nolakoa den
nik nahi nuke galdetzea
hil nahi degunok bizirik eta
bizi nahi dunak hiltzea.

O. Barroso:
Heriotzean bizitzak nola
hartu dezake atsegin?
Zuk zazpigarren pisutik salto
ta oraindik berdin-berdin.
Hemendik irten ta berehala
berriz behar dugu egin
zuk zortzigarren pisutik eta
nik soka lodi batekin.