Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Lapur herri bati jarriak [Bertsoa] / Julio Soto
Lapur herri bati jarriak [Bertsoa] / Julio Soto
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-07-08
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Denak itotzen direnean ez
direnez denak itoko
Zu Botswanara, nola dituzun
elefanteak gustoko
Botila ardo bat bizkarrean
eskopetarekin pronto
Lagunentzako Juan Carlos eta
gure herrian: Juan Tonto!
II
Zarzuelara iritsi zinen
printzesa baten maitale
Aizoon enpresa, ezkontza opari,
maite zintuzten seinale
Email ezkutu, Suitzako kontu,
faktura faltsuen zale..
Lagunentzako Iñaki eta
nire herrian: Ebasle!
III
Erreskatatu ostean banka,
aspaldian erdi gaixo...
Biharamunez Poloniara,
irribarretsu: Czesk (kaixo)
Printzipe baten aldamenean
zuen selekzioari so
Lagunentzako Mariano eta
nire herrian: Txorizo!
IV
Lehen Aznarren eskuin eskua,
heldu zenean agurra
Bankian buru jarri zintuzten
nonbait gizon bat zuhurra.
Kargua utzi duzu nola ez
den lantegi bat xamurra
Lagunentzako Rodrigo Rato,
nire herrian: Lapurra!
V
Justiziaren buru izate
horrek ze karga berekin...
Baretu behar estresa eta
Marbellan, goxo, atsegin.
Urrezko hotel, marisko bero,
xanpain koparekin...txintxin!
Prostitutentzat Don Divar eta
nire herrian: Esku zikin!
VI
Gürtel kasua, Campsen trajeak
barregarri, lotsagarri...
Gai honi buruz ahal nituzke
nahi adina bertso jarri.
Lapur herri bat da Espainia
herriz herri, zerriz zerri
Eta gureak ez du izan nahi
lapur-herri baten herri.