Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2011-01-21 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia
Bertsoa entzun |
2011-01-21 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia
Nom de la strophe:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larunbata da ta parrandara
akabo nere problema
eta han dago betiko neska
hemen dagon ederrena.
Berriro ere joan natzaio
baino hori ez da txarrena
balantza edo herrena
tabernarikan taberna.
Zerbait nahi duen galdetu diot
ni beti izan naiz pelma
eta gaur arte beti bera zen
ezetz esaten zuena. (bis)
Juergan segi ta Doka aldea
aparte ez degu utziko
gehio ez zaitut ikusi eta
hemen segitzen det tinko.
Tabernatikan hor pasa zera
beti izan zaitut begiko
zu sartu zera ta kito
ta ni erdi etiliko.
Nik juergan segi behar det hemen
“Ei atera bi zurito”.
Zure aukera galdu zenuen
eta ez da itzuliko. (bis)