Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsoaroa (21. 2011. Iruñea)
Représentación
2011-10-20 Iruñea Jaialdia
Conducteur/trice
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Gaztelumendi, Beñat
Silveira, Xabier
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Demagun, hirurok oso izaera markatu duzuela. Igor izango da sumindua, ernegatua. Xabier gibel-handia, pasota, eta Beñat politikoki polita, politikoki zuzena.

Hiru egoera emango dizkizuet, eta bakoitzak erantzun nola erreakzionatuko zenuketen egoera bakoitzean.

Description

Air
Ari naizela ari naizela I
Pello Josepe tabernan dela I-A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1. egoera: Gaur lanik gabe geratu zarete.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Pello Josepe tabernan dela I-A

I. Elortza:
Kauen dios joan naiz fabrikara ta
jefe guztiak zakartu!
Borde hizkeran esan didate
"Ez zaitez barrura sartu"
niri holako ofrenda egiten
nola zaizkigu ausartu?
Lanana bale baina soldata
falta ezin da onartu.

X. Silveira:
Ez dakit igual merezi nuen
ta bota naute kanpora
non komentatu orain futbola?
Eta nun galdu denbora?
Nola mantendu etxea? Nola
semeei jana ahora?
Bueno, guztia moldatzen da-ta
hau ere moldatuko da!

B. Gaztelumendi:
Patrika hutsa edukitzeak
eragin arren problemak
etxeko ateak zabalik dauzka
noizbait bertatik irtenak
espaloietan gehiegi dira
diru eskean daudenak
izango dira lana nik baino
gehiago behar dutenak!

2. egoera: Katalunian zezenketak galarazi dituzte. Hemen, Euskal Herrian, ez.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Ari naizela ari naizela I

I. Elortza:
Animaliak pertsonak baino
nahiago nire aurrean
ta pertsonak hil behar lirake
zezena hil beharrean.
Hemen ekintza zuzena egin
behar dut nire haserrean:
Miura bat hartu eta askatu
nahi dut Legebiltzarrean.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Pello Josepe tabernan dela I-A

X. Silveira:
Urrundik ere estresantea
ez al da ba zezenketa?
Ni badaezpada nere rollora
hola arazorik ez da.
Azkuria dut belarrian ta
berdintsu dut potro buelta
eta ez dakit zein arraskatu
erretzen ari naiz eta.

B. Gaztelumendi:
Animaliak torturatzea
benetan da kriminala
eta Igorren ideia nahiz ta
izan leiken mundiala
ulertu zazu denek ez dute
pentsatuko zuk bezala.
Egin dezagun galdeketa bat
ta herriak esan dezala!

3. egoera: Suminduarentzat, gibel-handiarentzat eta politikoki zuzenarentzat azken egoera. Yolanda Barcina andreak iaz 143.000 euro poltsikoratu zituen, dietak zirela eta ez zirela.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Ari naizela ari naizela I

I. Elortza:
Oihu lazgarri bat hor entzun dut
banderako arranoan
jende ustel hau nagusi nola
egin zaigu Nafarroan?
Hainbeste milioi geure kontura
omen dauka poltsikoan
poltsikotatik atera eta
sartuko diot ahoan!

X. Silveira:
Ni maiz egon naiz ere horiko
arranoari begira
ikusiz nola desagertzen zen
justiziaren dizdira
spanish lapur hauek guztiak
desagertuko balira!
Ja ez ditu inorrek hilko baina
Lasai eurak hilko dira.

B. Gaztelumendi:
Heriotzarik hemen ez diot
opa baina ze arraio!
Mundu hontara tamalez denok
hiltzeko baikinen jaio
diru hori nik izango banu
nahiz aukeran nukeen nahio
euskera klase batzuk hartzeko
ondo etorriko zaio.