Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Hau panorama! [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Estitxu

Description

Dokumentuan jasotako izenburua
Hau panorama!
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bukatu dira glamurrak Zementuaren gailurrak
Air (txt)
Munduaren ilunabarra
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
32
Numéro
573
Pages
9
Date de publication / empreinte
2012-09-06

Hau panorama! [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-06 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bukatu dira glamurrak
Zementuaren gailurrak
Banatzen ziren apurrak
Kamustutako aixturrak
Negu erdira iritsi gabe
eskastu dira ezkurrak
Berriro ere gure kaleetan
oinutsik dabiltz zakurrak
Botere eta dirutik hurbil
etxe oneko lapurrak
ibili dira bihurtu arte
erreskatearen lurrak
Aurreztu duna eta zorduna
noiz lehertuko den beldurrak

Euroaren zipriztina
Bihurtu zaigu ozpina
Susmatuz egi gordina
izan nahi nuke sorgina:
Gizalegea ahantzi eta
diruaren eragina
sustraietatik hau aldatzera
animatuko bagina.
Mundu ezberdin, mundu berri bat
nork ez du nahi imajina
Zergatikan ez, nik utopian
sines dezaket jakina
Gu bizi garen mundu erreal
hau baita sinestezina!