Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Extrari jarriak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor

Description

Titre
Extrari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Extrari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Raxoiri eman bazaio, eman, agintearen grazia
Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
75
Numéro
2351
Pages
25
Date de publication / empreinte
2012-12-30

Extrari jarriak [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-12-30 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Raxoiri eman bazaio, eman,
agintearen grazia
erein da erein dabil han-hemen
murrizketaren hazia.
Gabon garaiak askorentzat du
aurten zapore gazia
alferrik dira eskubideak,
alferrik demokrazia
dekretu batek irensten badu
urtetan irabazia.

“Extra” esanda uler liteken
arren oparia dela
berez soldata jaitsiera da,
ez bedi uler bestela.
Okerrena da hemen bat baino
gehiago poztu direla
“funtzionario alfer alenak
izorratu daitezela...”
besteren txarrak eurentzat ona
baldin balekar bezela.

Gasteizen bada parlamentu bat
Iruñetik apartean
Iparraldean hori ere ez,
lau katu Paue partean.
Arrain handiak arrain txikia
hartu du hortzen artean
eta herririk ezin da sortu
euskaldunon jendartean
erabakiak Euskal Herrian
hartzen ez diren artean.