Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Benito Lertxundiri Orion jarriak [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen

Description

Titre
Benito Lertxundiri Orion jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Benito Lertxundiri Orion jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Berrogeita bost urte badira bere kitarraren jabe
Air (txt)
Itsasoari begira
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
24
Numéro
327
Pages
3
Date de publication / empreinte
2012-12-21

Benito Lertxundiri Orion jarriak [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-12-21 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Berrogeita bost urte badira
bere kitarraren jabe
azaldu zela, traiektoria
hain luzeak gutxi daude,
hamaika aldiz ikusi degu
tabladutan parez pare.
benito degu gizon arrunta,
ta erakutsi du hala're
bat temosoa izan leike
egoskorra izan gabe.
2
Gu jaio giñan garaierako
jada ziran sonatuak
bere hitzak ta bere doinuak,
jendeak bere hartuak,
urteek egin dute aurrera
ta oraindik onartuak.
Eman zizkigun Xibero urruna
ezagutzeko datuak,
bertsolaritzai doinuak eta
gure lurrari kantuak.
3
Berak landu dun estiloa ta
berak sortu dun eskola,
mamia ere gainezka duna
ezpaita soilik oskola.
daukagun zorra kitatzerikan
eztet espero inola,
urte mordo bat dauzka aurretik
jarraitu dezala hola.
Gaur jaso duen argizaiolak
argi egin dezaiola.
4
Oi Nafarroa eta Baldorba
aparte ezin da utzi,
Oi Xiberua, Ama Euskal Herri
berak zigun erakutsi.
Nere herriko neskatxa maite
ta Urrundik heldu naiz eutsi.
Itsasoari begira gero
ta Mirotzak ezin ahantzi.
Euskal Herriai asko eman dio,
naiz matrimonio on bat hautsi.