Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Eskubide guztien artean nagusi da gozatzea; [Bertsoa] / Maddalen Ruesgas
Eskubide guztien artean nagusi da gozatzea; [Bertsoa] / Maddalen Ruesgas
Dokumentu-mota:
Ordenadore dokumentua
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1.-
Eskubide guztien artean
nagusi da gozatzea;
bihotzean daukazun izena
ozenki oihukatzea,
ahots isilen itzaletatik
guztiz salbu sentitzea
eta itxaropena elkarren
begietan islatzea.
2.-
Kanpoko itxura dela eta
pertsona ez zirikatu,
eta gizonzale denari ez,
urdangaz inoiz salatu.
Lasaitasunez bakean biziz
Sexua ere dastatu,
Sentimenduak azaldu eta
Nogaz egon aukeratu.
3.-
Eskubideak ordenatzeko
Badaude hainbat zenbaki,
Garrantzi bera ez emoteko
Daude hamaika aitzaki,
Errespetatzen ez direnean
Sortzen da zenbait lubaki:
Berdintasuna galduaraziz
Eta hori edonor daki.
4.-
Izan behar da pertsona oro
errespetatzeko kapaz
eta askea aukeratzeko
nahi den,non,noiz eta nogaz.
Ezin da inor behartu gogoz
kontra egitera, beraz;
batek nazkatua bukatzen du
kaltetua sentitzeaz.