Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Gaztelumendi, Beñat
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Laburu, Agin
Martin, Alaia
Sarriegi, Aitor
Exercice
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé
Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari.

Description

Air
Zazpi ahizparen gai den oihala
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. M. Irazu

Krisi beltz honen alderdi onak
nola jo litezke begiz?
Zarzuelako kontu ilunak
zeuden argitasun premiz
ze trapu zikin egin zituzten
gehienak jakiten gabiltz.
Hori argitara ez zan irtengo
krisirik izan ez balitz!

A. Sarriegi

Garai batean barra libre zen
maileguak eskatzeko
etxearekin batera oporrak
ta kotxea ekartzeko
peoi soldata izanagatik
biziz patroien antzeko.
Askori ondo etorri zaie
hankak lurrean jartzeko.

B. Gaztelumendi

Ni gaztea naiz ta ezin ditut
hankak eraman lurrera
baina orain zer edukiko det
lehen ez baneukan sobera?
Asteburua heldutakoan
azkenaldian ostera
tragotarako ez daukagu ta
mendira joaten gera.

I. Apalategi

Urteetan lasai bizi izan gera
ze gabezi ta ze krisi?
Txinan ekoiztu gauza guztiak
Euskadin lasai erosi
ta hilabete bukaerara
orain ezin da iritsi.
Behingoagatik ohartu gera
hola ezin dala bizi!

A. Martin

Gutxitu dira bankuen nahiak
ta gutxitu banketeak
kapritxoetan heziak gara
eta ez dira merkeak.
Mesede asko ekarri ditu
nahiz ta eragin kalteak
karteran ez ziren ondo sartzen
bostehuneko billeteak.

A. Rezola

Krisi soinuak entzuten dira
noski bai hemen ta bai han
baino alderdi positibua
jarri bihar degu mahaian:
jendia gutaz akordatzen da
sagardotegi garaian
ta gero eta gehiago datoz
euren penak ito nahian.