Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (44. 2012. Donostia)
Représentación
2012-01-28 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Soka saltoan jostatzeko unea. Hori ez al da Unai bizitzaren metafora bat edo bizitza jolas bihurtzea?
Gaiari oharrak
Bi lagun zeuden oholtzan, sokari eragiten.

Description

Air
Hil da Canovas fuera Canovas I
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jolas bat bada ez dut aurkitzen
bizitzan behintzat nirean
egina nago futbol partidak
ta gazteluak harean.
Esan didate "Hartu ezazu
zuk metafora idean".
Bizitza hori baldin badugu
patua beti airean
batzuek beti erortzen gara
sokaren alde berean.

Baina hori bai izan dugunok
hautatzeko ohorea
egunotan gai bihurtu den bat
aipatu nahi dut ordea:
haur lapurtuek eman digute
bertsotarako orea
soka ere hori ez ote dabil
jo goia eta jo behea?
Hautatzen ari balitz bezala
ama edo amaordea.

Jolas ta joko biak batera
ez al da bizitza bera?
Sokari eusten dion bikoa
ordea gaur zein ote da
gure maiteak gure jabeak
edo boterea bera?
Jauzi ta salto egin behar da
bizitza bizi topera
zango artean trabatuta ere
jaiki ta segi aurrera!