Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia
Gai-emailea
Zerain, Aritz
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Euskal Herriko Udako Unibertsitatean Bertsozale Elkarteak hitzaldi bat eman behar du, eta aste honetan, hitzaldi horren izenburua ikusi dudanean, Maialentzat gai ederra dela pentsatu dut. Hauxe da: Maialen, zerk lotu zintuen eta lotzen zaitu bertsolaritzari?

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Personnes
Lujanbio, Maialen

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso kantari zabal ditzaket
ideiak eta ametsak
ikuspuntuak bila ditzaket
ta esaten ez duna prentsak
txisteak ere landu ditzaket
gorriak, berdeak, beltzak...
Bertsolaritzan bat eiten dute
jardun bizi baten etzak
iraganeko doinuak dauzkat
gaurko sentimentuentzat.

Txirritan bertso zaharrak ere
altxor iritsi zaizkigu
Amurizaren geroko iraultzak
zentzu haundia beti du
gero Andoniren bertsolaritza
eta gu horren testigu
ondare haundia jaso baitegu
ta denbora doakigu
ondorengoei bizi ematea
orain guri dagokigu.

Bertsolaritza beti da zaharra
eta beti da berria
jendearekin lortzen duena
lotura izugarria
doinu ta aire mendetako ta
gaurko hitzen aldarria.
Badakit honek hartu dezake
panfletoaren neurria
nik sinisten det ez dela hiltzen
kantatzen duen herria.