Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-07-07 Lesaka Jaialdia
Gai-emailea
Konde, Garazi
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Silveira, Xabier
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur uztailak 7 da Lesakan, eta zu Andoni gaupasaz zaude, mozkorra, aho zabalik, prozesioan datorren Xabier San Fermin santuari begira.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

Hemen nindoan tipist ta tupust
kale batean aurrera
ja dagonekoz burua ere
galdu det nere kaltera.
Nere aurrean santu bat dago
ez da normala bai zera!
San Fermin zuk’e edan al duzu?
Dexente mugitzen zera. (bis)

X. Silveira

Ni hemen eta zu hor gaupasaz
ez da lehen aldiz gertatu
errango nuke urterokoa
zaigula errepikatu.
Ni asko edan ta muitzeagatik
egin ninduten nonbratu
zuk segi hola ta zu’re laister
egingo zaituzte santu. (bis)

A. Egaña

Hainbat urtetan edan ditut nik
aurrean neduzkan denak
gaurkoan ere hustu egin ditut
ontziak eta tabernak.
Onartu arren ordu hauetan
nik ditudala problemak
ni baino askoz okerro daude
zure azpian daudenak. (bis)

X. Silveira

Nere azpian dagona aizu
ba izorratu dadila!
Zerbaitegatik ikasi nuen
santutarako, mutila.
Dirudienez zu zeu ez zera
hortan ni bezain abila
oraindik ere jarraitzen duzu
azpian nor jarri bila. (bis)

A. Egaña

Baina oraindik nola ez zaidan
kandidatorik atera
bakar-bakarrik etxeratzea
izan liteke kaltera.
San Fermin horren santu golfoa
ta martxosoa ote da?
Egizu salto zatoz nerekin
ta azkenengoa atera. (bis)

X. Silveira

Nigatik balitz obispadoko
diruarekin gainera
zuretzat eta beste denentzat
ahal banu baietz atera.
Hurbildu pixka’t etorri hona
igo horko zubi gainera
bandera dantza guain izango da
zu izan zintezke bandera. (bis)

A. Egaña

Biok batera elkartu gera
parrandaren aitzakian
santu haundi bat daukat parean
ni txikia naiz txikian.
Zubi dantzako nago ordea
oso modu egokian
ardo pittin bat jarri ezkero
ura dagoen tokian. (bis)

X. Silveira

Mugimendu hori eta zu zubi
gainean joe zenbat beldur!
Une honetan gehien-gehienez
zara San Migelen ikur.
A ze beldurra ematen dizun
errekan horrenbeste ur
baina ardoa jetsiko balitz
eroriko zinen ziur. (bis)