Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-07-08 Amoroto Jaialdia
Conducteur/trice
Ugarteburu, Maribi
Bertsolaris / Auteurs
Paya, Xabi
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuetako batzuek agian entzun duzue Euskadi Irratian, goizez, astean behin edo, Xabi Payak egiten duen tartetxo bat, dotorea; berbak asmatzen ditu, berba berriak euskararentzat, eta horietako saio batean, asmatu zuen patxizketan egitea, Patxi Lopezek egiten duen moduan. Berak egingo digu demostrazio praktiko bat patxizketan egitea zer den.

Description

Air
Maitasuna da bizi izateko
Nom de la strophe
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2

Edukiari buruz

Personnes
Paya, Xabi

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Nom de la strophe:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Herritar maite jaun-andereak
jarri zaitezte begira
gaurkoan garbi hitz egitea
delako nire desira.
Irizpideak jarri ditzagun
koiunturaren neurrira
markoa ezarriz di-da
konponbiderako tira. (bis)
Aspektu denak kontuan hartu
ta ez joan urrutira
behekoak gora goikoak behera
ta erdikoak erdira. (bis)

Jada argi dago herritar maite
zein den egungo jokoa
ta etorkizun estrukturala
oinarri politikoa.
Hautsi behar da komeni ez dena
apurtu estereotipoa
eta zaindu betikoa
hori dugu begikoa (bis)
ezinbesteko pausoa baita
marko demokratikoa
ta esandakoa gustatu ezean
esango dut kontrakoa. (bis)