Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Denbora pasa telebistaren aurrean zaudela, hor ikusten duzu gerra ostean nola joan zen hemendik hainbat jende Ameriketara. Zer pentsatua emango dizu noski.

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gerra ostean izango ziren
mila eskasi ta negar
esaten degu “Euskal Herria
ze paraje polit ear!”
baina ez zegon etorkizunik
gure ingurutan zehar
ta Amerikan bilatu zuten
guztientzat aina belar.
Gure krisiaz zer deritzoten
hoieri galdetu behar.

Hantxe joan ziren inglesik gabe
maleta baten peskizan
igual mendian hilabeteak
arbola baten gerizan
gero neguan elur artean
igual koiote ehizan
ta hala ere bizi izan ziren
ondradu ahal zuten gisan
eta guk uste okerragorik
ez dela sekula izan.

Baina gu ere askotan gara
gure historiaz ahanzkor
eta agian zer ikasia
bilatu genezake hor.
Euskaldunentzat Amerika hura
ez bazen berezko alor
hartu zituzten beso zabalik
borondatetsu ta jator.
Ni beraiekin gogoratzen naiz
hona etorkin bat badator.