Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-08-09 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Goitia, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Manex
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Duela zazpi hilabete espetxeratu zuten Ekaitz Samaniego. Iazko jaietan plaza honetan abestu zuen, baina aurten ezin izan du. Zuk ondo ezagutzen duzu Ekaitz, bere bertsoak, bere izaera ondo ezagutzen dituzu. Bere ahotsetik, ekarri Ekaitz Matxete plazara.

Description

Air
Mundu honetan holako gauzak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbat urtetan bertsoa eta
herrigintzaren sostengu
ez da erraza kantatzen nola
beraren faltan gauden gu.
Corte Ingles-etik eraman zuten
eta kartzelan mantendu
hutsune bat da oholtza hontan
hori ezin dugu kendu
baina bera halakoa izanda
pixka't behintzat betetzen du.

Oraindik ere aldi batean
han euki behar digute
baina umorea dauka Ekaitzek
bere grin eta bertute.
Egoera hau imajinatuz
txiste bat egingo luke
eta nik ere bere izaera
ta egoeraren truke
hutsune hori irribarretsu
gogoratu nahiko nuke.