Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-03-23 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Aitor Urbieta Aizpurua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (6. 2012)
Représentación
2012-03-23 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Oiarzabal, Gurutze
Bertsolaris / Auteurs
Barroso, Odei
Urbieta Aizpurua, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Aitor, gurasoa zara, eta Odei irakaslea. Gaur, Aitor, zure alabaren irakaslea ezagutzera joan zara, eta nor topatuko-eta Odei, orain hogeita hamar urte zure irakasle izan zen bera.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-03-23 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Aitor Urbieta Aizpurua

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Urbieta

Ikastoletan beti
jolasak jokuak
maisua ezagutzera
gu gera moituak
baina antza denez hemen
daude lehengokuak
erakutsiko ditu
frankismo kontuak. (bis)

O. Barroso

Bada ahantzi zazu
frankismoa zena
ez daukazu alaba
isil ta zuzena.
Hara Aitor Urbieta
klaseko kirtena!
Orain badakit nundik
datorren problema. (bis)

A. Urbieta

Nere alaba txikia
ja irainez betez
Barroso jauna maisu
du beraren kaltez.
Problema hor zu zara
ta isildu zaitez
jakintza asko dezu
pazientzirikan ez. (bis)

O. Barroso

Argi erran dut baina
ez du konprenitu
bai hezkuntzak baditu
mila zirrikitu.
Nahiz zeroak ipintzen
ni entretenitu
zuk baino nota hobeak
ateratzen ditu. (bis)

A. Urbieta

Eskola zaharra ez du
honek beste etxerik
egiya ikasteko
nik ez nun goserik
baina orain ez dago
lehengo trantzerik
gaur egunean ez dago
umeak jotzerik.(bis)

O. Barroso

Ba orduan botako
dizkiot bi harri
nahiz begirada bota
guk xuxen elkarri
segi hemendik urrun
lasai edo larri
baina beste umerik
ez zazu ekarri! (bis)