Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2012-05-05 Itsasu Sariketa [Bertsoa] / Ortzi Murua, Maddi Sarasua Laskarai
Bertsoa entzun |
2012-05-05 Itsasu Sariketa [Bertsoa] / Ortzi Murua, Maddi Sarasua Laskarai
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Murua
Biak elkartu eta
ez gabiltz ahapeka
laister hasiak dira
irain ta iseka.
Pistola atxiki zazu
zuk ongi gordeta
sotanan eskopeta
kabitzen da eta. (bis)
M. Sarasua
Eskopeta duzula
jarri naiz urduri
zure ondasun hori
behar duzu mugi.
Nahi duzuna opatzen
ahal dizut zuri
salbu nik gorritua
bihurtzea xuri. (bis)
O. Murua
Ez ez hori ezin da
neri ez jo adarra
gorria txuritzea
ez da bat’e txarra
eta esango dizut
dut esan beharra:
iraultza da aborta
daitekeen bakarra. (bis)
M. Sarasua
Abortatzen ahal dela
iraultza bezela
zer eginen zinuke
nere Aita bestela?
Lehenik eskopeta ta
agortua dela
ni naiz nerearekin
naizena fidela. (bis)
O. Murua
Ze Fidel diruak du
bai hemen balio
Estatu Batuak dira
zuen arerio
hil nahi ez dute lortu
ze erremedio
gu saiatzen bagira
laguna adio! (bis)
M. Sarasua
Estatu Batuak da
urekin guduan
hainbeste gauza pasten
gure inguruan
guk ideia garbiak
ditugu buruan
iraultza santu hori
zabalduz munduan. (bis)