Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Kajista bateri [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)

Description

Titre
Kajista bateri
Dokumentuan jasotako izenburua
Kajista bateri
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Neskazarraren adiskiden bat Bilboaldean badegu
Signature
Joshepa Anthonik
Air (txt)
Elixabete Perezen liburuan, bertsoa entzuteko moduan, 36. orrialdean: http://ttiki.com/52255
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
Ibaizabal [Aldizkaria]
Volumen / Année
1
Numéro
21
Pages
3
Date de publication / empreinte
1902-05-25

Kajista bateri [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ibaizabal [Aldizkaria] Argitalpen data:  1902-05-25 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Neskazarraren adiskiden bat
Bilboaldean badegu
kajista dela Ibaizabalen
berak garbiro esan du,
nai dizut bada errespuesta
gaur zuri ere bialdu
zuk Enrikeri esan diozu
"Ez du jauna ezer galdu".


2
Eliza santak sakramentuak
jarriak daukazki zazpi
bost prezisuak dirade baña
bi libre utziak dauzki,
dudarik gabe kajista onek
oiek aztuak daukazki
eta uste du neskazar denak
bizi gueradela gaizki.

3
Sentizen det gaur ez daukatela
ezagutzeko honorea
kajista ori degun ezkero
orrelako adiskidea,
eztaduzkagu ukatutzeko
urteak eta humorea,
bañan bai zenbait andrek guizona
eta guizonak andrea.

4
Emen ez degu balsamorikan
neskazarrak gaztetzeko
bañan bai enplastera ederrak
osasuna ekartzeko,
Bilboaldean baldin badago
kajachoren bat saltzeko
erosi ezazu ta ondo gorde
zeori balsamatzeko.

Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324