Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Ama Jenerosari [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)

Description

Titre
Ama Jenerosari
Dokumentuan jasotako izenburua
Ama Jenerosari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Jenerosaren izenarekin egin zinduztela Ama
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Content

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]

Ama Jenerosari [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Jenerosaren izenarekin
egin zinduztela Ama,
juan dan martxuan notizi ori
allegatu zan nigana;
nere biotza erdiratzen da
gogoratzian Pamplona,
orain bertsorik ez det ipintzen
triste baitaukat barrena.

2
Izeba dabill aspalditxuan
katarro eta kiyua,
jaikitzen bada isten dizkigu
atiak eta leiua;
iya ituan ementxen gaude,
orra zer alibiyua,
no la nai dezu idukitzia
bertsuetako gogua?

3
Pentsamentua egiñak giñan
udan zu bisitatzeko,
bañan ez gaude bi neskazarrak
etxetik ateratzeko;
izeba-illobak esan dirate
zuri bertsuak jartzeko;
umore ona dauka oraindik,
ez du asmorik iltzeko.

4
Florentinaren gizentziakin
asko arrituak gaude,
badira emen esan dutenak:
"Ez al da ori Matilde?"
Jostundegiyan maestra dago,
sukaldian etxekoandre,
eta gañera goiz jeikitziak
egiten diyo mesede.

5
Gu emen gaude iru neskazar,
iruak ajiatuak,
nunbait onela komeniko zen
ala nairik Jaungoikuak;
orain kantari ari naiz bañan
aldian dauzkat malkuak,
suerte txarra etzuen egiñ
gugandik eskapatuak.

6
Relijiyoko bizi-moduak
ematen dizula poza,
munduan ditxa obeagorik
ez ditekeala goza;
santidadeko pruebak emanaz
egin ezazu profesa,
eta guretzat oraziyuan
akordatu, Jenerosa.

Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324