Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aitona-bilobak zarete. Zu, Mantxi, aitona, eta Jesus Mari biloba. Orain arte familiatik kanpoko zaintzaile batek zaindu izan zaitu Mantxi. Orain, Jesus Mari biloba lanik gabe geratu da, eta zu berak zaintzea proposatu dizu.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Ja lana galdu dezunez
libre erantzunkizunez
ni zaintzeko prest omen zaudela
jardun naiz entzunez.
Hasi gaitezen zentzunez
ta gauza bat erantzunez
ze eingo dezu diruagatik
edo maitasunez? (bis)

J. M. Irazu:
Aitona beti alerta
bere ondoan zer gerta
esan nahi zidan “Aizu biloba
ken zazu kareta”.
Nik maitasunez arreta
zuk ere neuri fereka
eta horrela zainduko dezu
nere hipoteka. (bis)

Mantxi:
Hoi mingaina zorroztea
ta nahiko dezu poztea
prest omen zaude orain zaintzeko
etxeko lastrea.
Badezu diru eskea
gustora dator gaztea
ba nik beti izan det nagusi
txarraren ospea. (bis)

J. M. Irazu:
Banekin ez zala broma
nolako ezinegona!
Kanpotik ere entzuna nuen
zuk zeneukan sona.
Nik borondate sakona
ta zaude lasai aitona
nagusi txarrak izaten baitu
herentzia ona. (bis)

Mantxi:
Hango arropaz jantzia
peruana bat dultzia
nahiago det nik zu baino nere
ondora etortzia.
Ta entzun azken sententzia
agortu zait pazientzia:
bizkarreko bat izango dezu
nere herentzia. (bis)

J. M. Irazu:
Hasarretu zera dena
pilatu baitzaizu pena
diru trukean zaindu nahiean
nolako problema!
Bizkarreko nabarmena
laiste helduko zaitena
agian hori izan liteke
lekzio onena. (bis)