Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
| Bertsoa entzun | 
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		 [Liburua]								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Puntua:
Prestigek belztu zuen
itsaso zabala
A.Sarriegi:
ta inpunitatean
geratu da hala
tratatu baikaituzte
tontoak bezala.
Erabaki zuenak
ordaindu dezala.
Puntua:
Kutsaduraz betea
Kantauriko ertza
A.Sarriegi:
arroketan delako
petrolio beltza.
Nahiz ta askorentzat den
udako ametsa
nun bainatu behar dun
ondo pentsa beza.
Puntua:
Zer iristen ote da
gure lapikora?
A.Sarriegi:
Igual ez pentsatzea
hobe izango da
nahiz eta pozik sartu
sukalde txokora
batek daki ze kristo
datorren ahora!
