Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-11-17 Murgia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Paia, Fredi
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Prest duzu dena. Gonbidatuak falta dira.

Description

Air
Gure herri ttiki hau da
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maitasunak ez ninduen
behin horrela itsutuko.
Bihotz zati bihurtu zait
lehen zena lagun hurko
Ezkondu behar dugula
ezkon gaitezen ta punto!
Ermita txiki batean
desio duzun moduko,
baina kapitalismoak
ez gaitu harrapatuko
nahiz eta Corte Inglesak
dituen hamaika truko
zin egin gendun familia
ez genuela abisatuko.
Izanbe gure bihotzak
badira nahiko lekuko.

Nahiko tragatu dut neska
jainkoaren izenean!
Fracking-an kontra ta frakez
agertu naiz azkenean.
Inor ez genuela nahi
lekuko aldamenean
ta igande goizez koadrila
beti egoten da ohean.
Historia askoz hoberik
ez da aurkitzen zinean
Opus Deiko neska batez
Fredi punkia ezkontzean
eta noiz agertu behar dugu
gurasoen aurrean?
Lasai jakingo dutela
jakin behar dutenean.

Ermitatik irten eta
azken puntuaren drama.
Orain nire txanda da ta
erlajatu zaite dama!
Apurtu duzu nik neukan
ateo radikal fama
Hurreratuz aldarera
Santu- deabru hoiengana.
Oin Anbotoko puntara
joateko daukat afana.
Ulertuko duzu izpirituz
nire barruan lehen zana
harrietan gora hasi
ahaztutako hoien zama.
Familian aurretik goaz
Anbotoko Maringana.