Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Emazteen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzean bildu zarete. Bertan, nehoiz baino gazte gehiago ikusten duzue.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Gaurkoan ere elkartu gara
berrehun lagun aldez alde
ongi dakigu zeren aurka ta
badakigu zeinen alde.
Nahiz jendartean jarrera batzuk
irteten diren debalde
gazte mordo bat dago gurekin
poztu naiz dudarik gabe
etorkizuna ta aldaketa
euren eskuetan daude. (bis)

J. Uria:
Lehendik ere kontu honekin
asko dira iskanbilak
ta guk nahiz eta egin ditugun
ja elkarretaratze pilak
hona etorri gara gaurkoan
bi andre zahar ta umilak
ni ere pozten naiz gazteak antza
ez daudelako isilak
ta bietatik dagoelako
bai neskak ta bai mutilak. (bis)

S. Colina:
Etorri orduko pentsatu arren
“Gora gazteak ta biba!”
neure kautara begira jarri
ta aldatu zait perspektiba
azkenaldian nabilelako
estadistikei begira.
Nahiz ondo egon gazte jendea
heltzea plaza erdira
gero etxera joandakoan
nolakoak ote dira? (bis)

J. Uria:
Beraz zenbaki ta estadistiken
hori ez duzu ahantzia
ta sortu dizu nahiko zalantza
ta nahiko barne antsia
baina aurrera begira jarri
horrek baitu garrantzia
gazte jendea delako gure
geroa ta esentzia.
Nik sinisten dut badaukatela
gai honen kontzientzia. (bis)

S. Colina:
Baina bi gauza desberdin dira
kontzientzia ta desira
hargatik joaten zaie batzuei
eskua oso urrutira.
Jarrera hoiek behar ditugu
jendartetik erretira.
Gazteak dira horren seinale
zerbait aldatzen ari da
baina ahal dela plazak ez ezik
buruak bete behar dira. (bis)

J. Uria:
Lasai buruak beteko dira
izan zaitez amestia
utzi atzean zure zalantzak
beldurra ta angustia.
Ni pozez nago gogotsu txaloz
begi parea bustia
gazte hauekin ikusi baitut
ekaitzetan eguzkia
sekula inork pasa ez dezan
guk pasatako guztia. (bis)