Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi:
Urte mordoa jarraika
aspalditik hala nahita
zu bezelako neska polita
nik nola ez maita?
Baina didazuna aipa
kontu oso latza baita
ziur al zaude ni nauzula gaur
ume horren aita? (bis)
U. Iturriaga:
Kiriotan azal ta mintz
momentu triste, une hits
prediktorean hori ikusita
sentitu naiz murritz.
Gainera zuk horrela hitz
zurea ote den zabiltz
seguru nago baina nahiago
nuke hala ez balitz! (bis)
A. Sarriegi:
Nunbait hala komeni zen
gauzak hasirik argitzen
hamasei urte dauzkagu soilik
ta ez gera haunditzen.
Orduan bai pozik nintzen
ta hasirik erabakitzen
datorrenari aurre egiteko
ez naiz gai sentitzen. (bis)
U. Iturriaga:
Hara orduko xexena
kriston trena zirudiena!
Onart ezazu tximur eginda
daukazula dena.
Kendu nahiean problema
ezjakin lerdo alena!
Konponbideak biharamuneko
pilula du izena. (bis)
A. Sarriegi:
Ia nengoen horren zai
“Uf!” egin dut ta orain lasai
baina ez nekien horretaraino
zenuen heldu nahi
ta erabakitzeko gai
izanak jarri nau alai
zu lasaiago biziko zara
eta ni ere bai. (bis)
U. Iturriaga:
Baina ote zabiltz serio
ala aingeruak dio?
Gu ze datatan biziko garen
ahaztu oraindio.
Kondoirik gabe propio
nahiago zendun dedio!
Pilula orduan hartu behar nuen
gaur ez du balio. (bis)