Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irakaskuntzan lan egiten det
benetan oso gustora
nahiz ta tarteka amorrarazi
nahiz ta tarteka aztora
baina bi alde dituen hontan
diferentzia asko da.
Pasatzen doa denbora
neureak badatoz gora
eta kezka bat gogora:
zein beldurgarri baina ederra
den heziketaren froga
zeinen seguru nagoen gelan
zein larri handik kanpora! (bis)
Gaur deitu naute “Ume bat jo du
ez zuen pakean uzten”.
Puskatu dizkit hainbeste uste
ta hainbeste aurrikuspen.
Nahiz gurasoek gure ametsek
sarri itsutzen gaituzten
saiatu naiz erakusten
bere indarrari eusten
eta araurik ez hausten
baina nahiz eta gelan haur hoiek
zigorrak hartzen dituzten
hau berdin hartu behar nuke baina
nik ez det berdin ikusten. (bis)
Zenbat zalantza ta zirrikitu
heziketaren lanetan
eman ditudan pausotan eta
utzitako baimenetan!
Agian gehitxo onartzearren
sartuko zen problemetan.
Nahiz asteburu honetan
zigortuaren penetan
geratuko den benetan
nik ere badet zer pentsatua
zenbait kezka neure bueltan.
Ia argirik topatzen dudan
neure kontraesanetan! (bis)