Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé
Bata besteari lepotik heldu, eta sakelako telefonoarekin elkarrekin argazki bat ateratzen hasi zarete. 10 minutuan ez duzue itxurazko argazkirik lortu.

Description

Air
Haizeak bidali du
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Ez apuratu Unai
presarik ez dago
U. Iturriaga: geratuta nengoen
ordu bat lehenago
S. Colina: ba beharko ditugu
bi ordu gehiago
U. Iturriaga: zu guapo irtetzeko
lau ere, akabo!

U. Iturriaga: Egizu irriparre
halako batean
S. Colina: nik hori egiten dut
zu ondotik joatean.
U. Iturriaga: Dirudizu zaudela
hilerri batean
S. Colina: eta zuk maniki bat
eskaparatean.

S. Colina: Ze-nolako pareja
osatzen duguna!
U. Iturriaga: Ni apur bat hobea
onartu laguna
S. Colina: klaro zu durangarra
eta labelduna
U. Iturriaga: badut alde argia
ta alde iluna.

U. Iturriaga: Ta zuk berriz daukazu
dena txuri-txuri
S. Colina: izan ere zurekin
jartzen naiz urduri.
U. Iturriaga: Lasai! Jendearentzat
flashana dirudi
S. Colina: hemen gaude ondoan
nunbait bi atxuri.

S. Colina: Izan ere zuk duzu
otsoaren pinta
U. Iturriaga: ta zu Txanogorritxo
hain guapa jarrita
S. Colina: ta arrautzak dituzu
saskin ekarrita
U. Iturriaga: juxtu atzo gauean
bero ipinita.

U. Iturriaga: Baina argazki hori
atera behingoan
S. Colina: nik uste tira ona
doala oraingoan
U. Iturriaga: iphone 5a erosi
behar da hurrengoan
S. Colina: hori pentsatu behar
zenuen lehengoan.

S. Colina: Unai nere makinak
argazkirik ez du
U. Iturriaga: beraz bota lurrera
zapaldu, tolestu!
S. Colina: Gutxienez fakturan
behar dut aurreztu
U. Iturriaga: honek ez eukitzearren
hori ere ez du.

U. Iturriaga: Baina bestela zara
zu lagun jatorra
S. Colina: zurekin ibiltzeko
gauza derrigorra.
U. Iturriaga: Tori nere smartphonea
dotorea horra
S. Colina: guk daukaguna baita
kristoren mozkorra.