Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Représentación
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Enbeita, Onintza
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Neba-arrebak zarie. 80 urte darozuez baserrian biziten. Alkarregaz konpontzea gero eta gaitzago egiten jatzue.

Description

Air
Erreguetan ari nintzela
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita
Bazkalorduan eskaratzean
egiten deustazu traba
ta ganaduak ja ezin dodaz
zugaz kortatik atara
kokoteraino naukazu eta
esan behar deutsut hara:
zahartzaroan apur-apur bat
mutilzahartu egin zara.

E. Abasolo
Zahartzaroak holako gauzak
ditu ta neska ulertu
esan didazu edadeakin
egin naizela alpertu
zu gorri-gorri ta bero-bero
zagoz hainbeste momentu
gitxi falta da hiltzeko eta
ez gaitezan haserretu.

O. Enbeita
Goizean hasi ta gaberaino
daukat nik zugaz borroka
ez dozu inoz behar dan legez
txukuntzen Eneko korta
zure buruan jaia daukazu
bertsoa eta alboka
zure alboan neuk behar dot
nerbioetatik jota.

E. Abasolo
Ikusten nauzu beraz gazteak
ibiltzen direnan pare
korta egin gabe bertso entzuten
nola egiten dudan alde
eta zu beti lanean zabiz
baserri guztian jabe
egin ezazu etxetik alde
oraindik denporaz zaude.

O. Enbeita
Egia esan etxe honetan
egiten dot enbarazu
nire hasarre honen errua
oso-osorik daukazu
bale ba joan egin behar dot
hemen gelditzen zara zu
ta orain sobran naukazun legez
faltan be botako nauzu.

E. Abasolo
Atea itxi zazu parean
eta ez sentitu pena
akabo gure ezin ikusi,
akabo gure problema
baina ez pentsatu hemen bakarrik
orain egongo naizena
egongo baita hortik norbait bai
baserria nahi dabena.