Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Représentación
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Desguaze batera joatea suertatu jatzu. Han, zeure lehengo kotxea izan zana ikusi dozu.

Description

Air
Izarren hautsa egun batean
Nom de la strophe
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Nom de la strophe:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Retrobisore bat behar dot ta
desguazeraino goazen
hara helduta puntu batera
joan dira begiak zuzen
aiba hor dago opel corsita
garai batean bezain polita
eta hasi naiz hunkitzen
gogoratuaz festarik festa
nola ginen gu ibiltzen
baina larregi sakatu nion
ta noski motorra hil zen
oraindik dauka Bilboko plaka
ta Nuklearrik Ez-en pegata
eta hasi naiz oroitzen
zeinen zoriontsua nintzen.


Kotxe honetan entzun nituen
Dip Parpel eta Benito
ta Artxandara paseotxoa
norbait banuen begiko
pasatu ziren hamaika neska
hura zan hura han disko festa
lau zirri hiru porrito
nola ote ginen festarik festa
ere gustora ibiliko
banoa hemendik kotxe aurrean
jarri aurretik nostalgiko
ohartu bainaiz lehengo garaiak
errebeldeak bezain alaiak
urrundu ziren betiko
ta ez dira itzuliko.