Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Représentación
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Ugartetxea, Beñat
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Afrikatik urten dozu patera baten. Bertan zoazela ume eduki dozu.

Description

Air
Ligoi bizitza ez da izaten
Nom de la strophe
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea

Nom de la strophe:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Dakizuen lez bizimoduak
ditu mila tirabira
ta Europara ipini ginen
lehengo batean begira
patera hartu ta irten ginen
itsasoaren erdira
ta umea jaio di-da (bis)
basamortuan jaioak sarri
itsasoan galdu dira
baina ume hau iritsiko da
itsasotik ilargira. (bis)

Kostaldea ere ikus nezake
ez dago horren urrun ha
izar argiek argitzen dute
gaurkoan gauan iluna
haurra besotan, Europa bertan
nik daukadan poztasuna
nolako goxotasuna (bis)
gutxienean haurrak izango
du bere etorkizuna
sekula ere ez dut ahaztuko
bizitzan egin duguna. (bis)