Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Nom de la strophe:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Barku horretatik ikusi dodaz
gaba askotan izarrak
ta kubiertatik bota izan doguz
sarri askotan zaztarrak
gure ustetan izanagatik
arrantzaleok azkarrak
itsasoari gure partetik
tokau jakoz tratu txarrak
sarea bota eta ez euskun
asko ardura biharrak
gure buruan egoten ziren
geure umeen beharrak
amaitu dira arrantzaleon
gloria sasoi edarrak
eta piratak ez dira horren
errua dauken bakarrak.
Sarea bota, sarea jaso
eta arraina atara
olatu zaharrak ikusi dodaz
ailegetan kubiertara
nahiz emazteak sarri galdetu
uretan galduko al zara?
Beti heldu naz neure barkuan
hain maite dodan kostara
subentzinoa emoten dabe
barkuak isteko hara
kobrau egiten dogu botata
itsasoen hondotara
egunen baten itsaso zaharra
lehortu edo egingo da
eta orduan egin dogunaz
kargutu egingo gara.