Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Représentación
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Paia, Fredi
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Hamabi urte bete berri dituzu. Ispilu aurrean zaude biluzik zeure gorputzari adi.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neskak gustatzen hasiak zaizkit
ingurura behar bildu.
Gorputz zurbilak autoestima
sarri askotan dit amildu.
Gaur arte dena zen bideojoku
gerra eta su iskilu.
Kromo biltzea futbol jolasa
Fredi ume berba katilu.
Lehen hile bat atera zait hor
ze poztasun ze istilu!
Izan dadila egun bateko
baso beltzaren ispilu.

Beti izan naiz potolotxua
gure amaren ondasuna.
Plater gainean dagoen dena
irensten duen jatuna.
Ta beitu orain gerrialdeko
ze mitxelinen bilduma.
Hau da phoskito ta tigretonen
izugarrizko erresuma.
Eta nahi nuke ez bedi izan
arrotza eta urruna
nire gorputza ikusi eta
lotsauko ez naizen eguna.