Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Haurdunaldi polita
aurrean geunkena.
Ekografia baten
biztu zan problema.
Aurrera egiteko
bageunkon kemena.
Beraz egin geuntson bai
hartuta baimena.
Baina orain alaba
galdez datorrena.
“Jakizu ume guztiak
desbardin direna
ta zure aitarentzat
zeu zara ederrena.” (bis)
Kostatu jata baina
berari esaten.
Egia ez da beti
gozoa izaten.
Ez dakit bere egoeran
zer egingo neuken
baina irribarre bat
deutsot hor igarten.
Ta neuri berari lez
zelan piztu jaten
“Emon besarkada bat
Leire arin baten
ta segidu egixu
desbardin izaten.” (bis)